<iframe src="//www.slideshare.net/slideshow/embed_code/key/jNXkH7uNoKDvJk" width="425" height="355" frameborder="0" marginwidth="0" marginheight="0" scrolling="no" style="border:1px solid #CCC; border-width:1px; margin-bottom:5px; max-width: 100%;" allowfullscreen> </iframe> <div style="margin-bottom:5px"> <strong> <a href="//www.slideshare.net/itxasovazquez1/1-zikloko-edukiak-hizkuntzetan" title="1. zikloko edukiak hizkuntzetan" target="_blank">1. zikloko edukiak hizkuntzetan</a> </strong> from <strong><a href="//www.slideshare.net/itxasovazquez1" target="_blank">Itxaso Vazquez</a></strong> </div>
2015(e)ko irailaren 27(a), igandea
2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena
8. astea
Posted on 18:19 by Unknown
| No comments
Saio teorikoa
Jada azken astea da eta geratzen diren hiru taldek egin dute beraien aurkezpena. Lehenengo taldeak PLE (Personal Learning Environment) eta MOOC (Masive Open Online Course) kontzeptuak azaldu dituzte. Bigarren eta hirugarren taldeek, berriz, "La competencia digital e informacion en la escuela" artikuluak landu dituzte, IKTak gaur egungo eskolan duen erabileraren inguruan.
Saio praktikoa
Gaurko klasean Karmele eskuzabala izan da, lanez gainezka gaudenez, modulu lana amaitzeko eta beste zeregin batzuk burutzeko denbora eman digulako, saioa izan beharko litzatekeena baino laburragoa eginez.
Ondoren, Easelly erabili dugu honako mural bat egiteko. Hona hemen nirea:

easel.ly
Eta orain bai, azkenik, bideo bat ikusi dugu irakasgaiari bukaera emateko eta MOOC, PLE eta SLM kontzeptuak lantzeko.
7. astea
Posted on 16:19 by Unknown
| No comments
Saio teorikoa
Saio honetan hiru taldek egin behar zuten aurkezpena baina denbora faltagatik, oingoan ere bik baino ezin izan dute egin. Lehenengo taldeak "La web 2.0 en escena" artikulua aurkeztu du eta oso interesgarria iruditu zait beti galdetu izan naizelako ea zer izango ote den Web 1.0 eta talde honek 2.0 eta 1.0-ren arteko ezberdintasunak azaldu ditu, baita ere web 3.0-ra bidean goazela.
![]() |
| http://linnnordahl.files.wordpress.com/2011/09/blocks_image_22_1.png |
Bigarren taldeak ordea, "E-learning" gaiari buruzko azalpena eman du, irakaskuntsa birtualaren abantailak, ezaugarriak eta beste kontzeptu asko irakatsi dituzte.
Saio praktikoa
Klase honetako lehen programa Hot Potatoes izan da. Ez nuen lehenagotik esagutzen eta benetan baliagarria dela ematen du, hainbat motatako ariketak sor daitezke programa honekin eta taldeka zenbait froga egin ditugu aztertzeko nola funtzionatzen duen. Hona hemen nik sortutako ariketa baten esteka:
http://uk3.hotpotatoes.net/ex/129821/SZCKLCDM.php?password=password
Esan beharra dut, ariketa egitea erraza iruditu zaidan arren, nik eta gainontzeko kideek zenbait zailtasun izan ditugula gordetzeko orduan. Baina Aitorren laguntzarekin (ikaskide bat), guztiok lortu dugu gure ariketak behar bezala gordetzea.
Honen ostean, Pixton orrialdea erabili dugu istorio txikiak sortzeko, irudimena lantzeko oso baliagarriak dira. Programa honekin, pertsonaia ezberdinak sor daitezke eta hauen adierazpena aldatzeko aukera ere badago, baina eszenak eta dekorazioa aldatzeko orduan nahiko mugatua da. Bertan eskegita utziko dut nire saiakera:
Ondoren,ISSU eta Calameo programak erabili ditugu. Hauetan, zenbait gairen inguruko artikuluak dira eta eskolan barik, bizitza pertsonalean erabiltzeko modukoa dela deritzot, aldizkari bat balitz bezala. Hauen diseinua oso erakargarria baita eta nire intereseko gaien inguruko informazio asko eskura dezakedalako (kirolak, osasuna, psikologia, errezetak....)http://uk3.hotpotatoes.net/ex/129821/SZCKLCDM.php?password=password
Esan beharra dut, ariketa egitea erraza iruditu zaidan arren, nik eta gainontzeko kideek zenbait zailtasun izan ditugula gordetzeko orduan. Baina Aitorren laguntzarekin (ikaskide bat), guztiok lortu dugu gure ariketak behar bezala gordetzea.
Honen ostean, Pixton orrialdea erabili dugu istorio txikiak sortzeko, irudimena lantzeko oso baliagarriak dira. Programa honekin, pertsonaia ezberdinak sor daitezke eta hauen adierazpena aldatzeko aukera ere badago, baina eszenak eta dekorazioa aldatzeko orduan nahiko mugatua da. Bertan eskegita utziko dut nire saiakera:
Saioarekin bukatzeko, Podcast -ekin egin dugu lan. Lehenagotk erabili izan ditut podcastak, irrati bakoitzak bere podcastak izaten ditu sarean eta sarri hauek deskargatzen ditut, autobusean nire gustukoak diren elkarrizketak edo irratsaioak entzuteko. Oraingo honetan, ordea, podcastak jeitsi beharrean, guk gureak igo ditugu, eta ez nekienez hori egin ahal zela, sorpresa eraman dut eta ohartu naiz klase hauetan nire gustuko zenbait trikimailu ikasten ari naizela. Honen antzeko beste programa bat, Goear da
6. astea
Posted on 13:09 by Unknown
| No comments
Saio teorikoa
![]() |
| http://blog.check-and-secure.com/wp-content/uploads/2013/12/kinder-internet-verbot-100_binary_1.jpg |
Saio praktikoa
Asteazken euritsu honetan, saio praktikoa ARDORA programarekin hasi dugu, hau hezkuntzara zuzendutako sistema eragile bat da, zenbait ariketa sortu ditugu, euskaraz eta eskoletan umeek erabiltzeko modukoak, irakaskuntza autonomoa lantzeko balo dutenak.
Ondoren, Jclick programa aztertu dugu, lehenagotik ezagutzen nuen arren, argi geratu zait eskolan erabiltzeko egokia dela. Eta amaitzeko, educaplay, benetan programa interesgarria, hauetatik guztietatik nire ustez hoberen dagoena da, ariketa interaktiboak sortzeko plataforma bat da, gainera beste erabiltzaile batzuek egindako jarduerak erabiltzeko aukera ematen du. Euskaraz, ingelesez, zein gaztelaniazko ariketak daude, eta gainera mota askotakoak (letra sopak, lotzeko ariketak, testak....).
Saio honekin bukatzeko storybird programarekin, ipuin labur bat sortu dugu, programak berak zenbait irudi eskaintzen ditu eta norbera aukeratzen doa sortu nahi duen ipuinaren arabera. Ikasleak azken finean sortzen duen bakarra testua eta elkarrizketak dira
Aurrekoaren antzekoa den beste programa bat Picture Book Maker da baina aurrekoarekin konparatuz badu abantaila edo desabantaila bat, deskargatu egin behar dela, eta aurrekoa berriz, online erabiltzekoa dela.
2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena
5. astea
Posted on 17:27 by Unknown
| No comments
Saio teorikoa
Gaurko klasean beste bi aurkezpen entzun ditugu. Lehenengo taldeak "Reporte Horizonte 2013" artikuluan agertzen dena aurkeztu du (laburbilduz, teknologiak datozen urteetan oinarrizko hezkuntzan nolako eragina izango duen) eta bigarren taldeak, berriz, "Informe Horizon 2013" artikuluan agertutakoa azaldu du (hau ere teknologiak izango duen eraginaren inguruan izan da, baina goi-mailako hezkuntzan).
Saio praktikoa
Irakasleak saio honi era berezi batean eman dio hasiera. Izan ere, irakurtzea izugarri gustatzen zaidan arren, eta honen garrantziaz kontsiente naizen arren, unibertsitatean inoiz ez digute libururik irakurtzeko eskatzen edota gomendatzen. Horregatik, oso ondo iruditu zait, Karmelek klasea hastea Joxe Ramon Zubimendiren "Ortotipografia" liburua aurkezten.
Honen ostean, PowerPoint baten laguntzarekn WebQuest metodologiaren inguruko azalpen batzuk jaso ditugu. WebQuesta informazioa bilatzeko metodologia bat da eta errekurtso gehienak Webetik ateratzen dira. Sistema hau Bernie Dodgek eta Tom Marchek, San Diego unibertsitateko irakasleak, 1995ean proposatu zuten. Ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da. Metodologia hau sei atal ezberdinetan banatzen da:
- Sarrera
- Zeregina
- Prozedura
- Baliabideak
- Ebaluazioa
- Ondorioak
Gaiak ezberdinak izan daitezke adinaren arabera, metodologia malgua da, gaitasun intelektuala garatzen laguntzen du, iraupen ezberdinak izan ditzake...
Azalpen guztiak jaso ondoren, sarean dauden zenbait WebQuest aztertu ditugu. Eta ohartu naizenez, oso erraminta aproposa izateaz gain, sarean material asko eta erabiltzeko modukoa dago.
Zenbat gauza interesgarri ikasi ditugun! Baina oraindik ez da saioa amaitu. Orain Padlet programaren txanda da, honekin, muralak online egiteko aukera dagoela ikasi dugu, eta ideia oso ona den arren, frogatu dut programak arazotxo batzuk dituela ezin izan ditudalako nahi nituen izenburuak jarri eta ez didalako utzi zenbait gauza ezabatzen. Baina suposatzen dut Premium bertsioa izanda aukera gehiago emango dituela.
Adibide gisa, hemen uzten dut nik egindako murala, herrialde ezberdinetako umeei buruzkoa.
2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata
4.astea
Posted on 18:37 by Unknown
| No comments
Saio teorikoa
Modulu astea eta gero ohiko klaseetara bueltatu gara eta gainera, gaurko egunean nire taldeari tokatu zaio aurkezpena egitea. Aurkezpena baino lehen antolaketa egoki bat izan dugu, hasiera batean, taldeko guztiok irakurri dugu egokitu zaigun gaia, ondoren, pixka bat sakontzeko interneten informazio gehiago bilatu dugu gaiaz buztitzeko. Eta azkenik, bakoitzari zati bat egokitu zaio, eskematxo bat egiteko eta ondoren guztien artean PowerPoint batean batzeko. Aurkezpenari dagokionez, etxean prestatu ondoren, saio honen aurretik entsaio bat egin dugu azken hobekuntzak egin ahal izateko.
Irakasleak hobetu beharreko xehetasun batzuk aipatu dizkigun arren, aurkezpena oso ongi atera dela deritzot. Hurrengorako, kontuan hartu beharreko aholku txiki batzuekin, aurkezpen onak egiteko gai garela frogatu dugu.
Hori guztia azaldu ondoren, hemen eskegita utziko dut gure taldeak egindako aurkezpena.
Hori guztia azaldu ondoren, hemen eskegita utziko dut gure taldeak egindako aurkezpena.
IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia from Itxaso Vazquez
Saio praktikoa
Asteazken honetako saio praktikoa pixka bat astuna egin zaigu nire modulu taldeko kideoi. Lehen esan bezala, joan den astean modulu astea izan genuen, eta talde askok lana beraien kabuz egitea adosten duten arren, guk irakasleek ematen dituzten modulurako egokitutako klase berezietara joatea erabaki genuen.Bakarrak izan ginen esandako klase horietara joan ginenak, eta IKT-ko ikasgaian taldeko 7rok soilik egon arren, Karmele irakasleak zenbait argibide eman zizkigun Word programaren inguruan eta batez ere, bibliografiak nola egin behar diren inguruan.
Baina irakasleak klaseak orokorrean azalpen horiek jasotzeko duen beharra ikusita, aste honetan azalpen berberak eman ditu. Eta lehenagotik beste irakasle batzuek bibliografiak nola egin behar diren irakatsi diguten arren, badirudi oraindik ez dugula oso argi. Gainera, gai garrantzitsua da bibliografiak egiten ikastea, zenbait lanetan eskatzen diguten ataza bat izateaz gain, etorkizunari begira ondo datorkigulako jakitea bibliografiak ulertzen eta gure lanetan ondo egituratzen.
Era ezberdin batean egin behar da bibliografia informazio iturriaren arabera:
HAZIAK ETA JAKINTZA from Basortu Elkartea on Vimeo.
Era ezberdin batean egin behar da bibliografia informazio iturriaren arabera:
- Web bateko artikulu baten kasuan
Abizena, Izena (urtea): Artikuluaren izenburua. Esteka. Noiz kontsultatu den
- Aldizkari bateko artikulu baten kasuan:
Abizena, Izena (urtea):Artikuluaren izena. Aldizkariaren izena, alearen zenbakia, orrialdea
- Liburu baten kasuan
Abizena, Izena (urtea):Liburuaren izenburua. Non argitaratua. Argitaletxea
- Liburu baten atal baten kasuan
Abizena, Izena (urtea): Atalaren/kapituluaren izenburua. In Abizena, Izena. Liburuaren izena (zein orrialdetik zein orrialdera). Non argitaratua. Argitaletxea
Honen ondoren, google-n markadoreak nola erabiltzen diren ikasi dugu eta gure interesekoak diren web orriak online gordetzeko programa batzuk aztertu ditugu. Aipagarriena, Delicious izan da, honetan harpidetu egin gara eta zenbait link txertatu ditugu. Ohartu naizenez, oso erabilgarria izan daiteke, lanak egiteko orduan zenbait orrialde arakatzen gabiltzanean linkak ez galtzeko eta geroxeago kontsultak egin ahal izateko. Esan bezala, Delicious ez da markadoreak gordetzeko programa bakarra, honez gain, Connotea edota scoop it bezalako orrialde batzuk ere badaude.
Klasearekin bukatzeko, soinua eta irudia aztertu dugu. Honetan, zenbait bideo ikusi ditugu,ohartzeko ikusten duguna eta entzuten duguna bat etorri behar direla. Gainera, irudia estatikoa bada, musika lasaia izan behar da mezua ondo ulertzeko eta musikaz gain, pertsonen ahotsa ere agertzen bada, musikak ezin du sekula ahotsa estali.
Saioarekin amaitzeko Karmelek eredugarria den bideo bat jarri digu. Eta nire gustukoa izan denez, bertara igoko dut zuekin guztiokin elkarbanatzeko.

2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena
3. astea
Posted on 13:25 by Unknown
| No comments
Saio teorikoa
![]() |
| http://funbiestudios.com/wp-content/uploads/2013/03/IMG_0055-470x260.jpg |
![]() |
| http://www.davidpons.com/wp-content/uploads/2012/01/icono-rss.gif |
Saio praktikoa
Asteazken honetan, RSS erabiltzen ikasi dugu, honekin gure blogaren bitartez, beste web orrialde batzuk bisitatzeko aukera ematen da, gure blogean, elkarbanatutako web orriaren sarrera berriak eguneratuta agertuko dira.
Ondoren, gure blogerako lizentzia bat sortu dugu, Creative Commons erabilita. Honi esker, besteek gure bloga xede ekonomikoekin erabiltzea edota plagioa sahiestuko ditugu.
Klaseko bigarren partean, jada erabilota neukan GIMP programa landu dugu baina beti ikasten da zerbait berria eta zihur nago, probetxuzkoa izan dela berriz ere irudiak editatzeko programa hau erabiltzea. Honez gain, online editatzeko beste zenbait programa frogatu ditugu: Bloggif, Pixlr, Bomono, Picturetrail, Fotoflexer eta Flockdraw.
Lortu nahi denaren arabera, hautariko programa bat edo beste egokiagoa da. Frogatu dugunez batzuek zenbait muga dituzte, adibidez, Bomono bakarrik ahal izatea erabili Mozzila Firefox-ekin. Horregatik, ondo dago irudiak manipulatzeko modu ezberdinak ezagutzea eta lortu nahi denaren arabera, bat edo beste erabiltzea. Baina pertsonalki, erabilgarriena iruditu zaidana Pixlr izan da.
Saioa bukatzeko, planoak landu genituen hurbiltasunaren eta angeluaren arabera:

- Plano orokorra: pertsona bati argazkia ateratzen zaionean eta gorputz guztia agertzen denean da.
- Hiru laurdeneko planoa: honetan, pertsona belaunerarte agertzen da.
- Plano laburrak: bularretik gora ateratzen da argazkia.
- Pikatua: argazkia goitik ateratzen da eta teknika honekin ateratako gauzak txikiagoak direla ematen du.
- Kontrapikatua: behetik ateratako argazkiak dira eta kontrako efektua lortzen da, gauzak handiagoak ematea.
![]() |
| http://patogiacomino.com/wp-content/uploads/2014/03/tipos-de-planos-marlene-dietrich-by-willy-rizzo-19561.jpg?w=300 |
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)